TALDEKO INTERBENTZIOA
Ir: Egunon, hasiko gea? Ba al dakizue ze egun da gaur?
Ik: Ostiralaaaa / 21…
Ik: ez, bai…. Ez naiz konturaru, bai gorriago daude, ez daude berdeak, hostoak lurrean daude. Zuhaitzak zahartzen ari dira eta hostoak erortzen zaizkien guri ileak bezala…
Ir: Gogoratzen zarete pasa den astean mari urtaro ipuina ikusi genuenean nola urtean zehar eguraldia aldatuz doan …
Ik: bai, ez….
Ir: Zergatik ez dituzue praka motzak eta txankletak gaur klasera ekarri?
Ik: hotza eiten duelako, euria eiten duelako, Haizea…
Ir: Eta zer nahiago duzue hotza ala beroa?
Ik: ni beroa oporretan nagoelako, ba ni negua Olentzero datorrelako…
Ir: Eta gogoratzen zarete ipuina ikusi genuenean, hostoak zuhaitzetatik erortzen zirenean eta hotza egiten hasten zenean ze urtarotan sartzen ginen?
Ik: udaberria…ez udaberrian loreak ateratzen dira, ez zen udazkena…..?
Ir: Ea birpasatu dezakegu ze gertatzen den urtaro bakoitzean, esan duzue udaberrian loreak ateratzen direla ezta? Zeozer gehiago?
Ik: bai bufanda kajoian gordetzen dugu.
Ir: zein zetorren orain?
Ik: negua!
Ik2: ez negua ez
Ik: ba ez dakit
Ik2: neguan hotza egiten du eta mendiak txuri daude eta udaberria eta gero uda dator
Ir: Eta zer egiten duzue udan
Ik: oporretan gaude…ni gurasoekin hondartzara noa….
Ir: uda amaitzean orduan zer pasatzen da?
Ik: ikastolara bueltatu behar gara
Ir: eta zer gehiago?
Ik: hostoak erortzen direla eta hotza egiten hasten da eta aita mendiitik perretxikoak ekartzen ditu.
Ir: eta ze urtaroan gaude orduan? Zeinda falta zaiguna?
Ik: UDAZKENA…..
Ir: ba gaur udazkenean sartu gara. Ikasita genuenez, urtean zehar lau urtaro ditugu,udaberria, uda, udazkena eta negua.
IKASLE BATEN PERFILA
- 4 urte ditu
- Urduria, ezin da geldirk egon
- Oso partehartzailea
- Euskaraz ez du oso ondo hitz egiten
- Txanda ez du errespetatzen, momentuan jakin nahi du
- Beste umeei zirikatuz
- Beti gai batekin buruan: panpinekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario