sábado, 6 de octubre de 2012

HEZKUNTZA DIALOGIKOA

AHOZKO ELKARREKINTZA IKASGELAN . Egizabal, Diego (2010).

HEZKUNTZA DIALOGIKOA

Elkarrekintza (ahozkoa). Bakoitza bere esperientziatik abiatzen dela. Ezagutza berriak konpartitu. Elkarrizketan oinarritzen da, hau da, tresna.

Ahozko elkarrekintzari deritzogu, bakoitzak bere esperientziatik edo aurrezagutzetatik abiatuz ezagutza berriak lortzea. Elkarrizketan oinarritutako hezkuntza (ahozkoa). Esperientzietatik abiatuta, ezagutzak eraikitzea ikasle-irakasle artean.
Elkarrizketa horretan, irakaslearen eta ikasleen artean ezagutza hori partekatu, eztabaidatu, adostu eta berria eraikiko dute. Irakaskuntza dialogikoan, ikasleak eta irakasleak munduaren gaineko ezagutza azaltzen diote, nork bere esperientziatik eta prest agertzen dira elkarrekin ezagutza hori elkarrekin eraikitzeko. Ikaslearen ezagutzak kontutan hartzu arren, elkarren arteko eraikuntza horretan ezin dugu ahaztu irakasleari aitortzen zaizkion autoritate intelektuala edo aditasuna.

AHOLKUAK

-     Irakasleak gidari lana egiten du. Helburu zehatzenetatik orokorretara.
-     Haurren arteko ikuspuntu ezberdinak ulertzea
-    Taldearen heterogeneotasuna onartu eta aprobetxatu.
<!--[if !supportLists]-->-          <!--[endif]-->Ikasleen artean beraien jakintasuna konpartitzea
<!--[if !supportLists]-->-          <!--[endif]-->Galderen erabilera haurrek dakitenetik abiatuta, irakasleak landu nahi duen helburua lortu arte.
<!--[if !supportLists]-->-          <!--[endif]-->Ikaslea ikasketa prozesuaren protagonista bihurtu.
-    Haur baten ezin erantzunaren aurrean, galdera talde osoari zabaldu. Haur horri gaizki ez sentiarazteko.
- Zerbait ez dakitenean, definizio bat eman beharrean, azalpenak haien esperientzietatik abiatu.
-    Haurrek esaten dutena irakasleak bideratzea bere helburuak lortzeko.
-  Irakasleak ez du zergatik dena jakin behar eta haurrei jakinarazi behar die dena ez dakiela.
-  Ikasleek haien artean ikasten utzi, batek esaten duena besteek ere bereganatzen dute.

ONDORIOAK

Ikasgela ikasteko eta irakasteko prozezuaren eremu garrantzitsua eta erabakigarria da eta bere inportantzia aldarrikatu behar dugu. Ikasleek honen parte aktiboa izan behar dira irakasleekin batera bi zentzuetako(ßà) prozezu baten bitartez ezagutza eraikiko dute informazioaren elkaremanetan oinarrituz eta eremu hurbila eta ikasleen interesak kontutan hartuz. Ahozko hizkuntzaren ikasketa kontutan izatea eta prestatzea ezinbestekoa da honetarako bai eremu formalean zein ez  formalean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario