PASADAN ASTEKO LIBURUETAKO
JARDUERA ARAZOEI BUELTA BAT EMAN
SEKUENTZIA DIDAKTIKOA: DEBATE BAT SORTZEN
Hasteko, aurreko astean eginiko balorazioa sartzea erabaki dugu. Hau kontuan harturik, arazoak topatzekotan ,proposamenak diseinatu beharko ditugu.
BALORAZIOA
- Irakasleak eztabaida bat planteatzen du, non bi unitate didaktikoen bitartez gai bera lantzen duen, hasierakoan azalpenak eta arauak eta bigarrean beraiek aukeratutako gaia praktikara eramatea.
- Ikasleak protagonistak, beraiek aukeratutako gaia, rol-a… eta beraien ezagutzatik abiatu direlako. Gainera debate bat oso ekintza egokia eta aberasgarria da ikasleen ahozkotasuna lantzeko.
- Gaia beraien interesekoa denez bere motibazioa eta partehartzea handiagoa eta aberatsagoa izango da.
- Irudiaren agertzea ere oso aproposa iruditu zaigu, testuinguruan kokatzen direlako
- Irakaskuntza esanguratsua planteatzen da, testuingurua kontutan harturik, hau da, helburu errealak eta komunikazio egoera errealak bilatuz, testuinguru komunikatibo batean.
Gure jarduera oso egokia iruditu zaigu, unitate didaktiko ezberdinetan banatuta baitago eta umeen beharretara egokitzen baita. Pausuz pausu doa eta aberasgarria iruditu zaigu bere osotasunean. Beraz, ez ditugu jarduera hobetzeko proposamenak diseinatu. Klase aurrean esan dugun moduan, ahozkotasuna lantzeko ariketa oso bideratua dugu eta guztiz egokia iruditu zaigula azpimarratu nahi dugu.