HAR EZAZU ESKOLAKO LIBURU BAT ETA AZTERTU ZER IKUSPEGI DARABILEN AHOZKOAREN LANKETARI DAGOKIONEZ
LENGUA TESTU LIBURUA
AHOZKO KOMUNIKAZIOA
Testu liburu honetan ahozkotasuna lantzeko debate (eztabaida) bat lantzea proposatzen da. Horretarako irakasleak debate (eztabaida) bat zer den azaltzen die eta irudi baten bitartez ulermena erraztu eta erakartzen die.
Irudi horretan ikaslean testuinguruari buruzko zenbait ezaugarri ezagutuko dituzte. Adibidez lekuaren antolaketa, pertsonai bakoitzen rol-a…
Jarduera hau bi unitate didaktikoetan planteatzen da:
Lehenengo unitatean irakasleak eztabaidatzeko gaia askea porposatzen du, ikasleen interesen araberakoa, guztien artean erabakitakoa (demokratikoki). Bi talde nagusi egin behar dira (gaiaren alde aurkezten direnak eta contra daudenak) eta horietan partehartzeko libreki erabaki dezakete gero beste bi rol-a aukeratu behar dituzte, idazkaria eta moderatzailea.
Behin rol-ak zehaztuta, rol bakoitzaren funtzioak eta betebeharrak eta arauak azaltzen die. Gelaren antolaketa librea da, funtzionalitatearen arabera.
Bigarren unitate didaktikoan gaia finkatuta dago eta baita gelaren antolaketa ere (irudi grafiko baten bitartez). Gaia ikasleak aukeratutako izan da (bideo-jokoak). Irakasleak ikasleei lehenengo unitatean ikasitakoa aplikatzea gomendatzen die praktikara eramanez. Eztabaida gauzatzen da bakoitzak bere rol-a betez.
BALORAZIOA
Jarduera honekin ikasleen arteko ahozko komunikazioa landu nahi da, taldean lan egitea, ikasle guztien partehartzea eta erabakiak guztien artean hartzeko akordioetara heltzea, ikuspuntu pertsonalak defenadatzea eta argudiatzea.
Honetarako irakasleak eztabaida bat planteatzen du, non bi unitate didaktikoen bitartez gai bera lantzen duen, hasierakoan azalpenak eta arauak eta bigarrean beraiek aukeratutako gaia praktikara eramatea.
Planteamendua oso egokia iruditu zaigu, ikasleak protagonistak bihurtu dituelako, beraiek aukeratutako gaia, rol-a… eta beraien ezagutzatik abiatu direlako. Gainera debate bat oso ekintza egokia eta aberasgarria da ikasleen ahozkotasuna lantzeko.
Aurretik komentatu dugun moduan, ikasleek gaia aukeratzearen posibilitatea onuragarri adela uste dugu, beren interesekoa delako eta bere motibazioa eta partehartzea handiagoa eta aberatsagoa izango delako.
Irudiaren erabilera ere oso aproposa iruditzen zaigu, testuinguruan kokatzen dielako. Testuingurua kontutan hartzen duenez ikuspegi komunikatiboa erabiltzen duela esan dezakegu.
Azken finean, irakaskuntza esanguratsua planteatzen da, testuingurua kontutan harturik, hau da, helburu errealak eta komunikazio egoera errealak bilatuz, testuinguru komunikatibo batean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario