lunes, 8 de octubre de 2012

AHOZKO HIZKUNTZA LANTZEN

GURE EZAGUTZAK BERRESKURATZEN: ZER DA IKUSPEGI KOMUNIKATIBOA?
Ikuspegi komunikatibotik ezagutza berreskuratuz irakaskuntza esanguratsua izan behar dela diogu eta testuingurua kontutan hartu behar dugula. Helburu praktiko bat izan behar duela beti, bizitzan erabili ahalko duzun zeozer izan behar dela. Komunikazio egoera erreal bat sortzea, testuinguru batzuk sortuz, non hartu emanen bidez hizkuntza bat ikasiko dugun. Erabilera komunikatiboa sustatzea, bideratzaile eta aholkulari.
Adibidez: Idazlan bat egin, hartzaileak ipiniz, elkarren artean idatzia egin. Ahalik eta gehiena esanguratsua izatea.

AHOZKO HIZKUNTZA LANTZEN: AHOZKO HIZKUNTZA IKASGELAN NOLA LANTZEA PROPOSATZEN DUTE?
Ideia Nagusiak:
-       Ahozko hizkuntza garatzeko:
·         Hizkuntza beraren transbertsalitatea ulertzea.
·         Hizkuntza bitartekaria izan behar da.
·         Egoera desorekatua igorle eta hartzailearen artean kontutan hartu behar dira.
·         Modu sistematikoa gelarazi.

-       Testu generoa: Ahozko hizkuntza objektu gisa landu.
·         Ikasleak ikasketa prozesuko protagonistak eta beraien interesak kontutan hartu.
·         Ikasleen partehartzea sustatu

-       Ahozko hizkuntza gelako elkarrekintzetan (metodologia):
·         Testu moldeak bereiztu eta sailkatu (txisteak, elkarrizketak…)
·         Sekuentzia didaktikoetan bananduta egon behar.
·         Elkarrizketaren bitartez irakastea (ez mezua transmititzea)

-       Estrategiak:
·         Aditze aktiboa
·         Interakziorako diskurtsoa
·         Ikasle mailari lotutako galderak
·         Ikaslearen erantzunak luzeagoak eta konplexuagoak izatea lortu behar da

-       Helburuak:
·         Ikasleak hiztun onak izatea, negoziatzeko, konbentzitzeko, azaltzeko, narrazioak egiteko, orohar, komunikatzeko  gaitasuna izan behar dutela.
·         Ahozko trebetasunak lantzeko; jende aurreko lotsa galtzeko, hiztun rola hartzeko…
·         Kontuan izan behar da, testu molde batetan gaitasun handia izatea ez du esan nahi beste testu molde batetan gaitasuna izango duenik.
·         Garrantzitsua ez da ikasleak zer ikasi duten galdetzea, elkarrizketa irekitzea, jakinta bera garatzeko.
·         Elkarrizketak txikitatik errutina moduan ezartzea

-       Jarduerak:
·         Bertsolaritza
·         Antzerki tailerra

-       Gelaren antolakuntza
·         Talde txikiak egin
·         Ikasle irakasleak maila berean jarri, ilarak ez
Talde osoan ateratako ideiak:
-       Ikuspegi komunikatiboa planteatu
-       Bertsolaritza eta antzerki tailerra onak direla
-       MIntzamena ere ikasgaia izan beharko litzateke.
-       Ikaslearen rol-a, ekintza aktiboa izan behar dela, protagonista.
-       Behaketa eta hausnarketa egin behar duela irakasleak ere, etengabeko formakuntza ezinbestekoa.
-       Komunikazio ez berbala ere oso garrantzitsua
-       Txikitatik solasaldiak sustatzea
-       Talde txikiak egitea elkarrizketak sustatzeko
-       Ikasle eta irakaslea maila berean egotea saiatzea (parekatzea)
-       Ahozkotasuna lantzek zenbait estrategiak; aditze aktiboa…
-       Testu motak daude, egoeraren arabera errekurtso desberdinak eta testuinguru desberdinak (testu generoak).
-       Ahozko testuak: bakarrizketa, hitzaldia, eztabaida...hauek lantzeko komunikazio egoera desberdinak sortzea (ahozko testu generoak landuz).
-       Gelako diziplinekin lotzea, beste ikasgaietan landu behar da.

DISEINATU TESTU GENERO BAT LANTZEKO JARDUERA BAT
ASMAKIZUNA

Zer landu asmakizunekin ahozkotasunean?

-       Eztabaida lantzen da
-       Umeen arteko elkarrizketa
-       Ideiak plazarazi
-       Argudioak eman
-       Ezezkoen erabilera
-       Harridura eta zalantzazko galderak
-       Arrazonamendu logikoa
-       Norberaren ideien defentza eta besteen kritika
-       Irudimenaren garapena espresioa
-       Iritziak eman
-       Hizkuntz erregistro desberdinak erabili umearen arabera (herrikoia, batua, euskalkia...)


ZAZPI PISTAK

1.Ez dut hezurrik.
2.Arra eta emea naiz  batera.
3.Oso biguna naiz.
4.Arrastaka nabil.
5.Euria egin eta gero ateratzen naiz paseatzera.
6.Adarrak ditut.
7.Beti soinean daramat etxea.

Erantzuna: marraskiloa









No hay comentarios:

Publicar un comentario